John Doe (gizasemea) eta Jane Doe (emakumezkoa) pertsona baten benetako izena ezezaguna denean edo nahita ezkutatzen denean ingelesez erabiltzen diren izenak dira.[1][2][3] Ingelesezko tradiziotik nazioarteko hainbat kulturetara hedatutako izena, gizaseme ezezaguna izendatzeko erabili ohi den izena da John Doe. Legea Estatu Batuetan aplikatzeko testuinguruan, izen horiek erabiltzen dira, maiz, identitatea ezagutzen ez den edo berresten ez den gorpu bat izendatzeko. Izen horiek maiz erabiltzen dira, beste testuinguru batzuetan, "edozein pertsona" hipotetikoa izendatzeko, John Q. Public edo Joe Public izenak bezala. Aurreko izen horien aldaera asko daude: John Roe, Richard Roe, Jane Roe, Baby Doe eta Janie Doe/Johnny Doe (haurrentzat).